Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 21:15-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Prestuaren bozcarioa da çucenari bere bidea ematea, eta tzarqueria-eguileençat da ikara.

16. Irakasmeneco bidetic makurtuco den guiçona, diganteen bilkuan egonen da.

17. Aseac maite dituena, beharrean gueldituco da; arnoa eta poxi onac maite dituena, ez da aberastuco.

18. Prestuaren orde emanen da gaixtaguina, eta makur dabilana çucenen orde.

19. Mortuan egotea hobe da, ecenetz emazte mococari eta sephatiarequin.

20. Lehiatzeco ontasuncea eta olioa badira prestuaren egoitzan, eta umo ez den guiçonac oro haiçatzen ditu.

21. Çucembideari eta urricalmenduari jarraiquitzen denac kausituco ditu bicia, çucena eta ospea.

22. Çuhurra hazcarren hirira igan da, eta hautsi du haren sinhesteco indarra.

23. Bere ahoa eta mihia çaincen dituenac, hesturetaric çaincen du bere arima.

24. Oçar hampurutsua, ikasigabe bat deitzen dute, bere hasarrean hamphurusquerian dabilalacotz.

25. Nahicariec hilcen dute naguia; ecen haren escuec ez dute deusere eguin nahi.

26. Egun gucian guraz eta lehiaz dago; prestu denac ordean, emanen du, eta ez da lanetic baratuco.      

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 21