Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 21:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Nola ur-xirripac, hala erregueren bihotza Jaunaren escuan da; nahi duen alderdira makurrarazten du hura.

2. Guiçonari bere bide guciac çucenac iduritzen çaizco; Jaunac ordean haztatzen ditu bihotzac.

3. Jaunac bitimac baino laketago ditu urricalpen harcea eta çucenari bere bidea ematea.

4. Bihotzeco hanturac larritzen ditu beguiac; gaixtaguinen arguia, bekatu bat da.

5. Hazcarraren asmuec nasaicia dakarte; aldiz, naguia bethi beharretan da.

6. Mihi gueçurtiaz diru bilcen hari dena, tuta eta çoroa da, eta herioaren sarean da sarthuco.

7. Gaixtaguinen harrapaqueriac içanen dira hequien galgarri, ez diotelacotz eman nahi içan çucenari bere bidea.

8. Guiçonaren bide tzarra, bide arrotza da; aldiz, garbi denac, eguitate çucenac ditu.

9. Hobe da selharu-çoko batean egotea, ecenetz balsaco etchean emazte mococariarequin.

10. Gaixtaguinaren arima gaizqui-gura da; ez du urricari içanen bere laguna.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 21