Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 20:16-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Arrotzaren berme sarthu denari har dioçoçu soinecoa; eta arrotzen arietan, ken dioçoçu bahia.

17. Guiçonari goço çaio gueçurraren oguia, eta guero legarrez betheco çaio ahoa.

18. Conseiluec gogorcen dituzte gogoetac eta guerlac behar dira umotasunequin erabili.

19. Gauça gordeac salhatzen, jocotriac erabilcen eta ezpainac çabalcen dituenaren balsaco ez becedi sar.

20. Bere ait-amac madaricatzen dituena, hainari ilhumbeen erdian hilen çaio bere arguia.

21. Ondorego bat ceinaren bilcera hastetic nihor lehiaca hari baita, benedicioneric gabe içanen da azquenean.

22. Ez erran: Bihurturen dut gaizquia; iguricaçu Jauna, eta harec atheratuco çaitu.

23. Phisua eta phisua hatsgarri dira Jaunaren beguietan; balança enganatzailea ez da ona.

24. Jaunaz bidatuac dira guiçonaren urhatsac; nor da ordean guiçonetaric bere bidea eçagut deçaqueena?

25. Galpena da guiçonarençat sainduen irestea, eta botuac eguin ondoan, hequien ukatzea.

26. Erregue çuhurrac sunsiarazten ditu gaixtaguinac, eta hequien gainera jautsarazten du bobeda.

27. Jaunaren hatsa guiçonaren baithan argui bat da barneco çoko guciac ikarcen dituena.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 20