Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 20:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Phisu bi eta neurri bi, Jaunaren aitzinean dira hatsgarri.

11. Haur baten jaiduretaric eçagutzen da, hein haren eguincariac xahuac eta çucenac içanen diren.

12. Aditzen duen beharria eta ikusten duen beguia, Jaunac eguin ditu bat eta bercea.

13. Ez maitha loa, beharrac ehoa iduc çaitzan beldurrez; idecatzu beguiac, eta oguiz ase çaite.

14. Ez da ona, ez da ona, diote erosle guciec; eta etcheratu direnean, orduan içanen dute espantu.

15. Bada urhe eta harri balios asco; bainan unci cinez baliosa, aho çuhurra da.

16. Arrotzaren berme sarthu denari har dioçoçu soinecoa; eta arrotzen arietan, ken dioçoçu bahia.

17. Guiçonari goço çaio gueçurraren oguia, eta guero legarrez betheco çaio ahoa.

18. Conseiluec gogorcen dituzte gogoetac eta guerlac behar dira umotasunequin erabili.

19. Gauça gordeac salhatzen, jocotriac erabilcen eta ezpainac çabalcen dituenaren balsaco ez becedi sar.

20. Bere ait-amac madaricatzen dituena, hainari ilhumbeen erdian hilen çaio bere arguia.

21. Ondorego bat ceinaren bilcera hastetic nihor lehiaca hari baita, benedicioneric gabe içanen da azquenean.

22. Ez erran: Bihurturen dut gaizquia; iguricaçu Jauna, eta harec atheratuco çaitu.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 20