Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 20:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Arnoa limburcoi, eta hordiqueria harramanztsu; hequietan laket dena, ez da çuhur içanen.

2. Nola baita lehoinaren orroa, hala ere da erregueren laztura; hura jauçarazten duenac, bere arimaren contra bekatu eguiten du.

3. Guiçonarençat ohoragarri da escatimetaric bereztea bere burua; bainan çoro guciac laidagarriquerietan sarcen dira.

4. Naguiac hotzaren gatic ez du nahi içan irauli; udan esque ibilico da beraz, eta ez diote emanen.

5. Gogocundea guiçonaren bihotzean ur barna bat beçala; bainan guiçon çuhurra hara goanen çaio harcera.

6. Asco guiçon deitzen dituzte urricalmendutsu; norc atzemanen du ordean guiçon segurqui hala dena?

7. Bere lainotasunean dabilan guiçon prestuac, haurrac bere ondotic utzico ditu çoriondun.

8. Juiatzeco alkian jarria den erregueac, bere bekoquiaz sunsiarazten du gaizquia.

9. Norc erran deçaque: Xahua da ene bihotza; bekatutic garbi naiz?

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 20