Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 2:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Baldin çuhurcia sarcen bada çure bihotzean, eta jaquitatea çure arimaren gogaraco bada,

11. Asmuac beguiratuco çaitu eta umotasunac çainduco,

12. Itzur çaitecençat bide gaixtoari eta gauça tzarrac erraten dituen guiçonari;

13. Ceinac uzten baitu bide çucena, eta bide ilhunetaric ibilcen baita;

14. Ceina bozten baita gaizquia eguin duqueenean, eta gauçaric tzarrenetan bozcarioz jauzten baita;

15. Ceinaren bideac galduqueriacoac baitira, eta hequien urhatsac tzarqueriacoac;

16. Itzur çaitecençat emaztequi atzeari, eta bere solasac lecatzen dituen arrotzari,

17. Ceinac uzten baitu bere gaztetasuneco bidaria,

18. Eta ahancen Jaincoarequilaco batasuna; ecic haren etchea heriotzearen alderat makurtua da, eta ifernura doaci haren bidexcac.

19. Haren gana sarcen direnac oro, ez dira bihurturen eta ez dituzte harturen bicitzeco bidexcac.

20. Çaiten ibil bide onean, eta iducatzu prestuen bidexcac.

21. Alabainan çucenac direnac egonen dira lurrean, eta lainoac han gueldituco dira;

22. Bainan gaixtaguinac lurretic galduac içanen dira, eta tzarquerian hari direnac handic kenduac dira içanen.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 2