Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 19:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Arimaco jaquitateric ez den lekuan, onic ez da; eta oinez çalhu dabilana, behaztopatuco da.

3. Guiçona bere çorotasunac erorrarazten du, eta Jaincoaren contra kaldan dago bihotzez.

4. Aberastasunec ematen dute adisquide asco; aldiz, beharraren ganic urruncen dira aitzinean içan dituenac ere.

5. Lekuco falsua ez da gaztiguric gabe egonen; eta gueçur-errailea ez da itzurico.

6. Hainitzec ohore ekarcen diote ahaldunaren jauntasunari, eta emailearen emaitzen adisquide dira.

7. Guiçon beharra higüin dute bere anaiec; eta guehiagoric, adisquideec urruneguiten diote.       Elheen ondotic baicic ez dabilanac, ez du deusic içanen;

8. Aldiz, bere gogoaren jabe denac maite du bere arima, eta umotasunaren çainçaileac aurkituren ditu onac.

9. Lekuco falsua ez da gaztigatua içan gabe egonen; eta gueçurrez minço dena, galduco da.

10. Goçoqueriac ez dihoazquio çoroari, ez-eta gathibuari buruçaguien gaineco nausitasuna.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 19