Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 19:16-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Manamendua çaincen duenac, çaincen du bere arima; aldiz, bere bideaz arduraric ez daducana, heriotzera erorico da.

17. Beharraz urricalcen denac, irabacitara Jaunari maileguz ematen dio, eta Jaunac bihurtuco dio ordaina.

18. Argui çaçu çure semea, ez etsi; bainan hilceraino ez ekar haren bicia.

19. Jauzcor denac, caltea jasanen du; eta bat hartu duqueenean, bia ekarrico ditu.

20. Ençun çaçu errana eta onhets irakasmena, azquenean çuhur içan çadiençat.

21. Guiçonaren bihotzean asco gogoeta badabila; bainan Jaunaren nahiac berean dirau.

22. Guiçon beharra urricalcor da, eta erromesa hobea da guiçon gueçurtia baino.

23. Jaunaren beldurrac bicitzera darama; nasaician egonen da eta asturugaitzic gabe.

24. Alferrac galçarpean gordetzen du escua, eta ez da ahorat haren ekarceco.

25. Guiçon tzarra gaztigatua denean, çoroa çuhurrago içanen da; baldin, berriz, çuhurra cridançatzen baduçu, cridança adituco du.

26. Aitari atsecabe ematen dioena eta ama ihes igorcen duena, laidotsu eta dohacabe da.

27. Semea, ez bara irakasmenaren ençutetic, eta ez içan arguitasuneco solasac jaquin gabe.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 19