Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 19:13-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Seme çoroa, aitaren atsecabea da; eta emazte casailaria, bethi darioen hegaztegui bat.

14. Burhasoec demate etche eta ontasun; Jaunac dema ordean garbiqui emazte umoa.

15. Alferqueriac ekarcen du kuma, eta arima naguia gosez egonen da.

16. Manamendua çaincen duenac, çaincen du bere arima; aldiz, bere bideaz arduraric ez daducana, heriotzera erorico da.

17. Beharraz urricalcen denac, irabacitara Jaunari maileguz ematen dio, eta Jaunac bihurtuco dio ordaina.

18. Argui çaçu çure semea, ez etsi; bainan hilceraino ez ekar haren bicia.

19. Jauzcor denac, caltea jasanen du; eta bat hartu duqueenean, bia ekarrico ditu.

20. Ençun çaçu errana eta onhets irakasmena, azquenean çuhur içan çadiençat.

21. Guiçonaren bihotzean asco gogoeta badabila; bainan Jaunaren nahiac berean dirau.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 19