Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 18:5-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ez da on gaixtaguinari nor den beguiratzea, erabaquiaren çucentasunetic makurceco.

6. Çoroaren ezpainac escatimetan nahastecatzen dira, eta haren ahoac kimerac ilkiarazten ditu.

7. Çoroaren ahoa da haren lehergarri, eta haren ezpainac haren arimaren galgarri.

8. Bi mihi dituenaren solasec iduri dute lainoac; eta hequiec sarcen dira sabel-ondoraino.       Lanac lotsatzen du alferra; bihotzez faun direnac gosez egonen dira.

9. Lanean beratz eta malet dena, barraiariaren anaia da.

10. Dorre guciz hazcarra da Jaunaren icena; prestuac hartara laster eguiten du, eta alchatua içanen da.

11. Aberatsaren ontasunac dira haren indarren hiri, eta haragui hazcar bat haren inguruan beçala.

12. Guiçonaren bihotza goititzen da, lehertua içan dadien aitzinean; eta aphaldua içanen da, ospatua den baino lehen.

13. Aditu aitzinean ihardesten duenac, çoro bat dela erakusten du, eta ahalquea mereci duela.

14. Guiçonaren gogoac jasaiten du bere erphiltasuna; norc jasanen ahal du ordean izpiritu samur-errexa?

15. Bihotz umoa içanen da jaquitatearen jabe, eta çuhurren beharria ikasi beharrez dabila.

16. Emaitzec çabalcen diote bidea guiçonari, eta leku eguiten diote buruçaguien aitzinean.

17. Prestua lehembicicoa da bere buruari jaçarceco; heldu da haren adisquidea, eta hunec du haztatuco.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 18