Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 17:7-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Solas aphainduac ez dagozquio çoroari, ez-eta gueçurra buruçaguiaren ezpainei.

8. Harri balios bat da, beguira dagoenaren iguriquitza; nora-nahi itzul dadien, umoqui aditzen du.

9. Huts-estalçailea, adisquidequeta dabila; salhatariac, bat cirenac berezten ditu.

10. Erançun bat guehiago baliatzen da umoaren baithan, ecenetz ehun ukaldi çoroaren baithan.

11. Bethi aharraqueta dabila gaixtoa; bainan aingueru gogorra igorria içanen da haren contra.

12. Hobe da umeac ebatsi çaizcon harz ama bat buruz buru eguitea, ecenetz bere çoroquerian sinheste harcen duen erguel bat.

13. Norc-ere onguiarençat gaizquia bihurtuco baitu, asturugaitza ez da haren etchetic urrunduco.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 17