Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 17:19-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Makurbideez gogoa alhatzen duenac maite ditu kimerac; eta bere athea goratzen duena, bere galcearen ondotic dabila.

20. Barne tzarrecoa denac ez du onguia aurkituren; eta bi aldetara minço dena, asturugaitzera erorico da.

21. Bere laidagarri sorthu da çoroa; eta aita bat ere ez da bere haur erguelaz boztuco.

22. Arima goihereac adin loredun bat atheratzen du; gogo ilhunac iharcen ditu heçurrac.

23. Gaixtaguinac golkotic emaitzac harcen ditu, çucembidearen makurcea gatic.

24. Umoaren beguithartean arguitzen du çuhurciac; çoroaren beguiac lurraren berce buruan daude.

25. Çoroa da bere aitaren hasarregarri, eta jaio duen amaren hiragarri.

26. Ez da on prestuari bidegabe ekarcea, ez-eta çucen erabaquitzen duen buruçaguiaren jotzea.

27. Norc-ere beguiracorqui atheratzen baititu solasac, haina umoa da eta jaquina; eta guiçon arguitua izpiritu gurbilecoa da.

28. Çoroa ere, ixilic balin badago, çuhurçat aiphatua da; eta adimendutsutzat, ezpainac tincatzen baditu.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 17