Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 17:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Erançun bat guehiago baliatzen da umoaren baithan, ecenetz ehun ukaldi çoroaren baithan.

11. Bethi aharraqueta dabila gaixtoa; bainan aingueru gogorra igorria içanen da haren contra.

12. Hobe da umeac ebatsi çaizcon harz ama bat buruz buru eguitea, ecenetz bere çoroquerian sinheste harcen duen erguel bat.

13. Norc-ere onguiarençat gaizquia bihurtuco baitu, asturugaitza ez da haren etchetic urrunduco.

14. kimera-abiatzaileac iduri du urari bide ematen dioena, eta gaizquia jasan baino lehen, bazterrerat uzten du çucembidea.

15. Gaixtaguinaren garbitzailea, eta çucena condenatzen duena, bata eta bercea hatsgarri dira Jauna baithan.

16. Çoroarençat cer du balio aberastasunen içatea, ez deçaqueenean eros çuhurcia?       Etche gora eguin duenac, haren urrança bilhatzen du; eta ez ikastera hari dena, asturugaitzetara erorico da.

17. Adisquide denac noiznahiden maite içaten du; eta anaia, hesturaco orduan da eçagun.

18. Guiçon çoroa escu-çaflaca harico da, bere adisquidearen berme sarthu ondoan.

19. Makurbideez gogoa alhatzen duenac maite ditu kimerac; eta bere athea goratzen duena, bere galcearen ondotic dabila.

20. Barne tzarrecoa denac ez du onguia aurkituren; eta bi aldetara minço dena, asturugaitzera erorico da.

21. Bere laidagarri sorthu da çoroa; eta aita bat ere ez da bere haur erguelaz boztuco.

22. Arima goihereac adin loredun bat atheratzen du; gogo ilhunac iharcen ditu heçurrac.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 17