Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 17:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ahamen idor bat hobe da bozcarioarequin, ecenetz etche bitimaz bethe bat aharrarequin.

2. Sehi çuhurra haur çoroei nausituco çaiote, eta anaien artean çathituco du ondoregoa.

3. Suaz cilharra, suteguian urhea frogatzen diren beçala, hala Jaunac frogatzen ditu bihotzac.

4. Gaixtaguinac eguiten du mihi gaixtoaren nahia, eta malçurrac ezpain gueçurtiena.

5. Guiçon beharra arbuiatzen duenac, haren eguilea du laidatzen; eta berceen galceaz bozten dena, ez da gaztigatua içan gabe egonen.

6. Haurren haurrac dira çaharren koro, eta aitac dira semeen ospe.

7. Solas aphainduac ez dagozquio çoroari, ez-eta gueçurra buruçaguiaren ezpainei.

8. Harri balios bat da, beguira dagoenaren iguriquitza; nora-nahi itzul dadien, umoqui aditzen du.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 17