7. Çuhurren ezpainec jaquitatea erainen dute; bercelacoa içanen da çoroen bihotza.
8. Jaunari hatsgarri çaizco gaixtaguinen bitimac, eta gogaragarri prestuen botuac.
9. Gaixtaguinaren bidea hatsgarri çaio Jaunari; hartaz maithatua da çucentasunari jarraiquitzen dena.
10. Irakasmen tzarra, bicitzeco bidea uzten duenarençat da; cridança higüin duena hilen da.
11. Ifernua eta galpena aguerian daude Jaunaren aitzinean; cembatez hobequi guiçasemeen bihotzac!
12. Içurridunac ez du maite erançuten dioena; haren urhatsac ez doaci çuhurren ganat;
13. Bozcariotan den bihotzac arraitzen du beguithartea; arimaco ilhunduran, gogoa erorcen da.
14. Çuhurraren bihotza ikastera hari da; ezjaquinaz hazten da çoroen ahoa.
15. Beharraren egunac, oro gaixtoac dira; gogo descansuac iduri du bethi dirauen barazcari bat.
16. Guti, Jaunaren beldurrarequin, hobe da, ecenetz dirutze handi eta ecin-asezcoac.