Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 15:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Jaunaren beguiac leku gucietan beguira daude onei eta gaixtoei.

4. Baquezco mihia bicitzeco çuhaitza da; bainan neurriric ez duena, gogo lehergarri da.

5. Çoroa trufatzen da bere aitaren cridançamenduaz; aldiz, erançuquiac beguiratzen dituena çuhurragoturen da.       Çucentasun nasaian da indarric handiena; bainan gaixtaguinen gogoetac errotic atheratuac içanen dira.

6. Indar handia da prestuaren etchean; eta nahasmendua gaixtaguinaren eguincarietan.

7. Çuhurren ezpainec jaquitatea erainen dute; bercelacoa içanen da çoroen bihotza.

8. Jaunari hatsgarri çaizco gaixtaguinen bitimac, eta gogaragarri prestuen botuac.

9. Gaixtaguinaren bidea hatsgarri çaio Jaunari; hartaz maithatua da çucentasunari jarraiquitzen dena.

10. Irakasmen tzarra, bicitzeco bidea uzten duenarençat da; cridança higüin duena hilen da.

11. Ifernua eta galpena aguerian daude Jaunaren aitzinean; cembatez hobequi guiçasemeen bihotzac!

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 15