Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 15:15-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Beharraren egunac, oro gaixtoac dira; gogo descansuac iduri du bethi dirauen barazcari bat.

16. Guti, Jaunaren beldurrarequin, hobe da, ecenetz dirutze handi eta ecin-asezcoac.

17. Hobe da baratzecari jatera deithua içatea maitez, ecenetz aratche guicendura gogo gaitzez.

18. Guiçon hasarrecorrac phizten ditu kimerac; jasancor denac jabalcen ditu phiztuac direnac.

19. Alferren bideac iduri du elhorrizco hesia, behaztopagailuric ez da prestuen bidean.

20. Aita bozten du seme çuhurrac; guiçon çoroac arbuiatzen du bere ama.

21. Çoroqueria da çoroaren bozcarioa, eta guiçon umoac beguiratuz darama urhatsa.

22. Conseiluric ez den lekuan gogocundeac urmariatzen dira; gogorcen dira, berriz, conseilu-emaile asco den toquian.

23. Bere ahoco errana eder çaio guiçonari; hobea da ordu onean ethorri solasa.

24. Bicitzeco bidexca guiçon arguituaren gaineco aldean da, hura aldara dadiençat ifernuco ondarretaric.

25. Jaunac lurrerat eragotzico ditu hampurutsuen etcheac, eta gogortuco ditu alhargunaren mugarriac.

26. Gogoeta tzarrac hatsgarri çaizco Jaunari; eta guciz eder çaio solas garbia.

27. Jaramanqueriari jarraiquitzen denac nahasten du bere etchea; aldiz, emaitzen içatea higüin duena, bicico da.       Urricalmenduaz eta sinhesteaz garbitzen da bekatua; berriz, Jaunaren beldurraren ariaz aldaratzen da guiçona gaizquitic.

28. Prestuaren gogoac ethorduntasunaz du asmu; gaixtaguinaren ahoa tzarqueriaz da gaindi.

29. Jauna urrun dago gaixtaguinetaric, eta ençunen ditu prestuen othoitzac.

30. Beguietaco arguiac goiheretzen du arima; omen onac goritzen ditu heçurrac.

31. Bicitzera daraman cridança ençuten duen beharria, çuhurren artean egonen da.

32. Irakasmena hastancen duenac arbuiatzen du bere arima; aldiz, cridançaren onheslea bere bihotzaren jabe da.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 15