Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 15:1-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eztiqui ihardesteac samurra hausten du; hitz gogorrac sulia jauçarazten.

2. Çuhurren mihiac aphaincen du jaquintasuna; erguelen ahoan iraquitzen hari da çoroqueria.

3. Jaunaren beguiac leku gucietan beguira daude onei eta gaixtoei.

4. Baquezco mihia bicitzeco çuhaitza da; bainan neurriric ez duena, gogo lehergarri da.

5. Çoroa trufatzen da bere aitaren cridançamenduaz; aldiz, erançuquiac beguiratzen dituena çuhurragoturen da.       Çucentasun nasaian da indarric handiena; bainan gaixtaguinen gogoetac errotic atheratuac içanen dira.

6. Indar handia da prestuaren etchean; eta nahasmendua gaixtaguinaren eguincarietan.

7. Çuhurren ezpainec jaquitatea erainen dute; bercelacoa içanen da çoroen bihotza.

8. Jaunari hatsgarri çaizco gaixtaguinen bitimac, eta gogaragarri prestuen botuac.

9. Gaixtaguinaren bidea hatsgarri çaio Jaunari; hartaz maithatua da çucentasunari jarraiquitzen dena.

10. Irakasmen tzarra, bicitzeco bidea uzten duenarençat da; cridança higüin duena hilen da.

11. Ifernua eta galpena aguerian daude Jaunaren aitzinean; cembatez hobequi guiçasemeen bihotzac!

12. Içurridunac ez du maite erançuten dioena; haren urhatsac ez doaci çuhurren ganat;

13. Bozcariotan den bihotzac arraitzen du beguithartea; arimaco ilhunduran, gogoa erorcen da.

14. Çuhurraren bihotza ikastera hari da; ezjaquinaz hazten da çoroen ahoa.

15. Beharraren egunac, oro gaixtoac dira; gogo descansuac iduri du bethi dirauen barazcari bat.

16. Guti, Jaunaren beldurrarequin, hobe da, ecenetz dirutze handi eta ecin-asezcoac.

17. Hobe da baratzecari jatera deithua içatea maitez, ecenetz aratche guicendura gogo gaitzez.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 15