Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 13:5-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Prestuac hastiatuco du gueçurrezco solasa; gaixtaguinac aldiz, ahalcatzen du eta ahalcatua içanen da.

6. Prestutasunac çaincen du hobengabearen bidea; tzarqueriac ordean, eragozten du bekatorea.

7. Hulacoac iduri du aberats, ceinac deusic ez baitu; eta halacoac iduri du behar, ceina aberastasunen erdian baita.

8. Aberatsac bere aberastasunez berrerosten du bicia; bainan beharrac ecin jasan deçaque larderia.

9. Prestuen arguiac bozten du; aldiz, gaixtaguinen criselua hilen da.

10. Hampurutsuen artean badira bethi kimerac; aldiz, gauça guciac umotasunequin eguiten dituztenei hotsematen diote çuhurciac.

11. Ontasun herresaca metatua gutituco da; bainan aphurca escuz bildua berhatuco da.

12. Guerorat dagoen phesquiçac ilhuncen du arima; nahicari bethetzen dena, bicitzeco çuhaitza da.

13. Gauça cerbaitençat erdeinu atheratzen duenac, bere burua lotzen du guerocotzat; bainan manamenduaren beldur dena, baquean egonen da.       Arima amarrutsuac bekatutan inguruca dabilça; aldiz, prestuac dira urricalcor eta urricalcen.

14. Çuhurraren leguea da bicitzeco ithurria, heriotzeco çorigaitzetic bazterceco.

15. Irakasmen onac dakar gracia; trufatzaileen bidean da çurrumbiloa.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 13