Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 13:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Seme çuhurrac aditzen du aitaren irakaspena; bainan irri-eguile denac ez du ençuten cridançatua denean.

2. Guiçon prestua ontasunez betheco da bere ahoco fruitutic; ordean legue-hausleen arima tzarra da.

3. Bere ahoa çaincen duenac çaincen du bere arima; aldiz, bahascaqui minçatzen denac jasanen ditu gaitzen uquiac.

4. Naguiac du nahi eta ez nahi; languile direnac, berriz, gorituco dira.

5. Prestuac hastiatuco du gueçurrezco solasa; gaixtaguinac aldiz, ahalcatzen du eta ahalcatua içanen da.

6. Prestutasunac çaincen du hobengabearen bidea; tzarqueriac ordean, eragozten du bekatorea.

7. Hulacoac iduri du aberats, ceinac deusic ez baitu; eta halacoac iduri du behar, ceina aberastasunen erdian baita.

8. Aberatsac bere aberastasunez berrerosten du bicia; bainan beharrac ecin jasan deçaque larderia.

9. Prestuen arguiac bozten du; aldiz, gaixtaguinen criselua hilen da.

10. Hampurutsuen artean badira bethi kimerac; aldiz, gauça guciac umotasunequin eguiten dituztenei hotsematen diote çuhurciac.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 13