Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 11:5-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Çucentasunac lainoa lagunduco du bere bidean, eta gaixtaguina erorico da bere tzarquerian.

6. Çucentasunac çucenac ditu atheratuco, eta beren arteetan gaixtaguinac dira erorico.

7. Guiçon gaixtoa hil ondoan, phesquiçaric ez da guehiago batere içanen, eta eguitecotsuen iguriquimena gucia da galduren.

8. Prestua hesturatic içan da atheratua, eta gaixtaguina haren ordain içanen da sarthua.

9. Aleguiacariac elhez enganatzen ditu bere adisquideac; prestuac aldiz, libratzen ditu beren jaquitateac.

10. Hiria bozcariotan içanen da prestuen onceaz, eta laudoriozco cantuac içanen dira gaixtaguinen galceaz.

11. Prestuen benedicioneac du hiria goretsico, eta gaixtaguinen ahoac eragotzico.

12. Bihotzez lander da bere adisquidearençat erdeinu duena; aldiz, ixilic egonen da guiçon umo dena.

13. Ixileco gauçac aguercen ditu, malçurquerian dabilanac; bihotzez fidel denac aldiz, gordetzen ditu adisquideac fidatu diozcanac.

14. Manatzaileric ez den lekuan, populua galcen; conseilu hainitz den toquian aldiz, da salbatzen.

15. Gaitzac joco du berme sarcen dena arrotzaren gatic; aldiz, arteetaric beguiratzen dena, egonen da seguretic.

16. Ospe içanen du emaztequi esquer-ondunac, eta aberats içanen dira guiçon indardunac.

17. Bere arimari on eguiten dio guiçon urricalmendutsu denac, guiçon gogorrac aldiz, bulkatzen ditu orobat ahaide hurbilenac.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 11