24. Batzuec berenetic ematen dute, eta aberatsagotzen dira; berceec harcen dute berena ez dutena, eta bethi beharretan dira.
25. Arima-emailea içanen da goritua; eta hordiarazlea, bera ere horditua.
26. Bihia gordetzen duena, madaricatua içanen da populuen artean; aldiz, benedicionea da salcen dutenen buruaren gainean.
27. Goicetic çorionean jaiquitzen da onguia bilhatzen duena; gaizquiquetaria berriz, gaizquiaz içanen da lehertua.
28. Bere aberastasunetan fidatzen dena, erorico da; prestuac aldiz, hosto ferdea beçala gorituco dira.
29. Bere etchea nahasten duenac içanen du haicea, eta çoro dena içanen da çuhurraren muthil.
30. Bicitzeco çuhaitza da prestuaren sari, eta norc-ere arimac laguncen baititu, haina çuhurra da.
31. Prestua lurrean cehatua bada, cembatenaz hobequi gaixtaguina eta bekatorea!