Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 11:22-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Emaztequi eder eta burçoroa, ahardiaren muthurrean erreztun urhezcoa.

23. Prestuen lehia doha onguirat; gaixtaguinen iguriquitza, hasarrerat.

24. Batzuec berenetic ematen dute, eta aberatsagotzen dira; berceec harcen dute berena ez dutena, eta bethi beharretan dira.

25. Arima-emailea içanen da goritua; eta hordiarazlea, bera ere horditua.

26. Bihia gordetzen duena, madaricatua içanen da populuen artean; aldiz, benedicionea da salcen dutenen buruaren gainean.

27. Goicetic çorionean jaiquitzen da onguia bilhatzen duena; gaizquiquetaria berriz, gaizquiaz içanen da lehertua.

28. Bere aberastasunetan fidatzen dena, erorico da; prestuac aldiz, hosto ferdea beçala gorituco dira.

29. Bere etchea nahasten duenac içanen du haicea, eta çoro dena içanen da çuhurraren muthil.

30. Bicitzeco çuhaitza da prestuaren sari, eta norc-ere arimac laguncen baititu, haina çuhurra da.

31. Prestua lurrean cehatua bada, cembatenaz hobequi gaixtaguina eta bekatorea!

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 11