Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 11:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Bihotzez lander da bere adisquidearençat erdeinu duena; aldiz, ixilic egonen da guiçon umo dena.

13. Ixileco gauçac aguercen ditu, malçurquerian dabilanac; bihotzez fidel denac aldiz, gordetzen ditu adisquideac fidatu diozcanac.

14. Manatzaileric ez den lekuan, populua galcen; conseilu hainitz den toquian aldiz, da salbatzen.

15. Gaitzac joco du berme sarcen dena arrotzaren gatic; aldiz, arteetaric beguiratzen dena, egonen da seguretic.

16. Ospe içanen du emaztequi esquer-ondunac, eta aberats içanen dira guiçon indardunac.

17. Bere arimari on eguiten dio guiçon urricalmendutsu denac, guiçon gogorrac aldiz, bulkatzen ditu orobat ahaide hurbilenac.

18. Gaixtaguinac eguiten du lan iraun ez deçaquena; aldiz, çucentasma eraiten duenac, alchatuco du bere sari xuxena.

19. Barkatiartasunac aphaincen ditu bicitzeco bideac; eta eriotzearena, gaizquiari jarraiquitzeac.

20. Bihotz galdua Jaunarençat hatsgarri, eta ongui nahi dio lainoqui dabilanari.

21. Gaixtaguina, baladuzca ere escuac gurutzatuac, ez da hobengabe içanen; bainan prestuen odola da salbaturen.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 11