Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 10:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Jaunaren benedicionea prestuaren buruaren gainean da; tzarqueriac aldiz, estalcen du gaixtaguinen beguithartea.

7. Laudoriorequin aiphatuco da prestuaren orhoitzapena, eta gaixtaguinen icena ustelduco da.

8. Bihotzez çuhur denac onhesten ditu berceen erranac; çoroa ahotic galcen da.

9. Lainoqui dabilana, gogoa çabalic ibilcen da; bainan bere bideac makurreratzen dituena, agueri içanen da.

10. Begui-keinuca hari denac oinhace emanen du; eta ezpainez içanen da çaurthua.

11. Prestuaren ahoa, biciaren ithurria da; eta gaixtaguinen ahoac gordetzen du tzarqueria.

12. Herrac bizten ditu escatimac, eta caritateac itsutzen hoben guciac.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 10