Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 10:27-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Jaunaren beldurrac luçatzen ditu egunac, eta laburtuac içanen dira gaixtaguinen urtheac.

28. Prestuen iguriquitza bozcario da; aldiz, gaixtaguinen phesquiça galduco da.

29. Jaunaren bidea da lainoaren indarra eta gaizquia eguiten dutenençat da beldurra.

30. Prestua ez da behinere kordocatua içanen; gaixtaguinac aldiz, ez dira lurraren gainean egonen.

31. Prestuaren mihiac arguitaraturen du çuhurcia; gaixtaguinen mihia galduco da.

32. Prestuaren ezpainac beguiratzen dira atseguingarri denari, eta gaixtaguinen ahoa cimarkuari.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 10