Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 10:18-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Ezpain gueçurtiec gordetzen dute herra; irainca hari dena, çoro bat da.

19. Elhe hainitzei etzaiote bekatua escastuco; bainan bere ezpainac neurritan daduzcana, guciz da umoa.

20. Prestuaren mihia da cilhar hauta; aldiz, gaixtaguinen bihotza deusetaco ez da.

21. Prestuaren ahoac asco ditu arguituren; ikasigabeac berriz, bihotzeco landerrerian dira hilen.

22. Jaunaren benedicioneac eguiten ditu aberatsac, eta atsecabea ez da hequiei batuco.

23. Irri eguiteco beçala çoroac eguiten du gaixtaqueria; çuhurcia da aldiz, guiçonaren umotasuna.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 10