Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 1:5-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Adituz çuhurra çuhurragoturen da, eta adimendutsuac manatzen ikasico du.

6. Ohartuco dira parabolari eta arguitasunari, çuhurren erranei eta hequien asmacariei.

7. Jaunaren beldurra, çuhurtasunaren hastea da; çoroec arbuio dute çuhurciarençat eta irakasmenarençat.

8. Ene semea, adi çaçu çure aitaren irakaspena, eta ez utz çure amaren leguea,

9. Edergailu bil deçan çure buruac, eta gathe aberats bat çure lephoac.

10. Ene semea, baldin amainatzera hari baçaizquitzu bekatoreac, berautzu hequietara erorcetic.

11. Erran baleçaçute: Çato gurequin, celatac heda detzagun odolaren ixurceco; deusic eguin ez darocun hobengabeari arteac heda diotzogun;

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 1