Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 1:22-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Haurrac, noiz arteo maithatuco duçue haurtasuna, eta çoroec noiz arteo içanen dute caltecor dituzten gaucen guticia, eta umotasunic ez dutenec higüinduco dute jaquintasuna?

23. Ene cridançamendura, itzul çaitezte; huna non aguertuco darotzuedan ene izpiritua, eta adiaracico ene hitzac.

24. Ceren nic deithu, eta çuec ez duçuen nahi içan; nic escua hedatu, eta nihor etzen beguiratzeco;

25. Ene erran on guciac erdeinatu eta ene gaizquiac axolaric gabe utzi ditutzuen:

26. Nic ere çuen heriotzeco orduan irri eguinen dut, eta trufatuco naiz, beldur cinetena guertatuco çaitzuetenean;

27. Çorigaitza bat-batean jaucico denean; herioac, phesiac beçala jaçarrico darotzuenean; hesturac eta athecac ethorrico direnean çuen gainera.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 1