Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 1:20-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Campoan minço da çuhurcia, placetan atheratzen du bere hitza.

21. Osteen aitzinean oihuz dago; hirico atheen campoco aldean atheratzen ditu bere solasac, dioelaric:

22. Haurrac, noiz arteo maithatuco duçue haurtasuna, eta çoroec noiz arteo içanen dute caltecor dituzten gaucen guticia, eta umotasunic ez dutenec higüinduco dute jaquintasuna?

23. Ene cridançamendura, itzul çaitezte; huna non aguertuco darotzuedan ene izpiritua, eta adiaracico ene hitzac.

24. Ceren nic deithu, eta çuec ez duçuen nahi içan; nic escua hedatu, eta nihor etzen beguiratzeco;

25. Ene erran on guciac erdeinatu eta ene gaizquiac axolaric gabe utzi ditutzuen:

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 1