Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 1:11-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Erran baleçaçute: Çato gurequin, celatac heda detzagun odolaren ixurceco; deusic eguin ez darocun hobengabeari arteac heda diotzogun;

12. Biciric irets deçagun, ifernuac beçala, eta osoric putzura erorcen dena beçala;

13. Cer-nahi gauça balios atzemanen dugu; gure etcheac buluzquinez betheco ditugu;

14. Çorthe eguiçu gurequin; molsa bat içan deçagun oroc.

15. Ene semea, ez hequiequin ibil; çure oina çain çaçu hequien bidexquetaric;

16. Ecen hequien çangoec gaizquira laster eguiten dute, eta odolaren ixurcera higuitzen dira.

17. Bainan alferretan sarea arthiquitzen da hegalac dituztenen beguien aitzinean.

18. Beren odolaren contra ere hedatzen dituzte celatac, beren arimen contra hari dira cimarku eguiten.

19. Holacoac dira jaramanaren bidexcac; atzematen dituzte aberatsen arimac.

20. Campoan minço da çuhurcia, placetan atheratzen du bere hitza.

21. Osteen aitzinean oihuz dago; hirico atheen campoco aldean atheratzen ditu bere solasac, dioelaric:

22. Haurrac, noiz arteo maithatuco duçue haurtasuna, eta çoroec noiz arteo içanen dute caltecor dituzten gaucen guticia, eta umotasunic ez dutenec higüinduco dute jaquintasuna?

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 1