Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 9:6-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Jaunac beraz hitz hori obratu çuen biharamunean: eta Eguiptoarren abere guciac hil ciren; eta bat bakarra ere ez Israelgo semeen abereetaric.

7. Eta Faraonec igorri içan çuen ikustera: bainan Israelenac cirenetaric etzen batere hilic. Eta dorphetu cen Faraonen bihotza eta etzuen utzi populua goatera.

8. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Escuac bethe çatzue suteguico hautsetic, eta Moisec hura arthic beça cerura Faraonen aitzinean.

9. Eta herrautsa hel bedi Eguiptoco lur gucira: ecen çauriac eta trumpilo hancen direnac eguinen dira guiçonetan eta aciendetan Eguiptoco lur gucian.

10. Eta hartu çuten suteguico hautsetic, eta eman ciren Faraonen aitzinean, eta Moisec hautsa arthiqui çuen cerura: eta çauriac eta trumpilo hancen cirenac eguin ciren guiçonetan eta aciendetan.

11. Eta sorguinqueria eguileac ecin aguertu ciren Moisen aitzinera hequietan ciren çauriac gatic, eta Eguiptoco lur gucian.

12. Eta Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta hunec etzituen ençun, Jaunac Moisi erran içan cioen beçala.

13. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Goicic jaiqui çaite, eta Faraonen aitzinean eman, eta erranen dioçu: Han dio Hebrearren Jainco Jaunac: Utzac ene populua niri sacrificatzera.

14. Ecen aldi huntan ene çauriac oro igorriren ditut hire bihotzaren gainera, eta hire cerbitzari, eta hire populuaren gainera: jaquin deçacan ene iduricoric ez dela lur gucian.

15. Ecen orai escua hedatzen dudalaric, içurriz joco haut hi eta hire populua ere, eta lurretic eceztaturen haiz.

16. Ceren-eta hi eçarri içan baihaut, ene indarra aguer dadiençat hire gainean, eta ene icena lur gucian aipha dadiençat.

17. Iduquitzen duc oraino ene populua, eta ez duc utzi nahi goatera?

18. Huna non bihar, oren huntan berean erorraracico dudan harri-abar bat gaitza, nolacoric Eguiptoan içan ez baita, Eguiptoa Eguipto denetic egungo eguna artean.

19. Igor çac beraz orai berean hire acienden eta campoan ditucan gucien bilcera: ecen guiçon eta acienda, eta campoan atzemanac içanen diren guciac, landetaric bildu-gabe, harria erorico çaiote gainera, eta hilen dira.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 9