Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 9:15-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Ecen orai escua hedatzen dudalaric, içurriz joco haut hi eta hire populua ere, eta lurretic eceztaturen haiz.

16. Ceren-eta hi eçarri içan baihaut, ene indarra aguer dadiençat hire gainean, eta ene icena lur gucian aipha dadiençat.

17. Iduquitzen duc oraino ene populua, eta ez duc utzi nahi goatera?

18. Huna non bihar, oren huntan berean erorraracico dudan harri-abar bat gaitza, nolacoric Eguiptoan içan ez baita, Eguiptoa Eguipto denetic egungo eguna artean.

19. Igor çac beraz orai berean hire acienden eta campoan ditucan gucien bilcera: ecen guiçon eta acienda, eta campoan atzemanac içanen diren guciac, landetaric bildu-gabe, harria erorico çaiote gainera, eta hilen dira.

20. Faraonen cerbitzarietaric Jaunaren hitzaren beldur içan cenac etcheetara ihes eguinaraci cioten bere sehi eta aciendei:

21. Bainan Jaunaren hitzaz arduraric eguin etzuenac, utzi cituen bere sehiac eta aciendac bazterretan.

22. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Heda çaçu escua cerura, Eguipto gucian harria eror dadien guiçonen gainera, eta acienden gainera, eta Eguiptoco lurrean den bazterretaco belhar guciaren gainera.

23. Eta Moisec hedatu çuen cigorra cerura, eta Jaunac igorri cituen ihurçuriac, harria eta ximistac lurraren buru batetic bercera jotzen çutenac: eta Jaunac harri-abarra erorraraci çuen Eguiptoco lurraren gainera.

24. Eta harria eta sua nahasteca bardin ekarriac ciren: eta halaco handitasunecoa içan cen, non hura beçalacoric ez baitzen Eguiptoco lur gucian aguertu jendaqui hura han jarria cenaz gueroztic.

25. Eta harriac jo cituen Eguiptoco lur gucian campoetan ciren guciac, guiçonetaric aciendetaraino: eta harriac jo çuen bazterretaco belhar gucia, eta xehacatu çuen toquico çuhamu gucia.

26. Bakarric Jefengo lurrean, non baitziren Israelgo semeac, harriric etzen erori.

27. Eta Faraonec igorri çuen, eta deithu cituen Moise eta Aaron, erraten ciotelaric: Oraicoan ere eguin dut bekatu: Jauna çucena da: ni eta ene populua gare gaixtaguinac.

28. Othoitz eguioçue Jaunari bara ditecen Jaincoaren ihurçuriac eta harria: çuec utz cetzatedançat goatera, eta hemen guehiago egon etzaiztecençat.

29. Moisec ihardetsi cioen: Hiritic ilkico naicenean, hedatuco ditut escuac Jaunaren gana, eta gueldituco dira ihurçuriac, eta harriric ez da içanen, jaquin deçaçunçat lurra Jaunarena dela.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 9