Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 8:9-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta Moisec ihardetsi cioen Faraoni: Berez diçadaçu eguna ceinetan othoitz eguinen baitut çuretzat, eta çure cerbitzari eta çure populuarençat, iguelac urrun diten çutaric, eta çure etchetic, eta çure cerbitzarietaric eta çure populutic: eta hibaiean baicic ez ditecen gueldi.

10. Hunec ihardetsi çuen: Bihar. Eta Moisec erran cioen: Çuc galdatua eguinen dut, jaquin deçaçun ez dela gure Jainco Jauna beçalacoric.

11. Eta iguelec guibel eguinen dute çu ganic, eta çure etchetic, eta çure cerbitzarien eta çure populuaren ganic: eta bakarric gueldituco dira hibaiean.

12. Beraz Moise eta Aaron ilki ciren Faraonen ganic: eta Jaunari oihu eguin çuen Moisec Faraoni iguelen gainean eguin cioen aguinça gatic.

13. Eta Jaunac eguin içan çuen Moisen hitzaren arabera: eta etcheetaco, hirietaco eta bazterretaco iguelac hil içan ciren.

14. Eta bildu cituzten ikaragarrico metetan, eta lurra usteldu cen.

15. Bainan Faraonec ikusiric gogoa emana citzaioela, dorphetu çuen bere bihotza, eta Moise eta Aaron etzituen ençun, Jaunac manatu çuen beçala.

16. Eta Moisi erran cioen Jaunac: Erroçu Aaroni: Heda çaçu çure cigorra eta jo çaçu lurreco herrautsa: eta ulitchaz bethe bedi Eguiptoco lurra oro.

17. Eta hala eguin çuten. Eta Aaronec hedatu çuen escua, cigorra çaducalaric: eta jo çuen lurreco herrautsa, eta ulitchac jarri ciren guiçonetan eta aciendetan: lurreco herrauts gucia ulitcha bilhacatu cen Eguiptoco lur gucian.

18. Eta sorguinqueria eguileac orobat abiatu ciren ulitchac atheraraci beharrez, eta ecin eguin içan çuten: eta ulitchac lothuac ciren hala guiçonetan nola aciendetan.

19. Eta sorguinqueria eguileec erran cioten Faraoni: Jaincoaren erhia hemen da: bainan Faraonen bihotza gogortu cen, eta Jaunac manatua cen beçala etzituen ençun.

20. Jaunac berriz erran cioen Moisi: Jaiqui çaite argui-cirrintatic, eta çaudeci Faraonen bidean: ecen urera ilkico da, eta erroçu: Hau dio Jaunac: Populua utzac niri sacrificio baten eguitera.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 8