Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 8:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta sorguinqueria eguileec orobat eguin çuten beren gaizquinqueriez, eta iguelac iganaraci cituzten Eguiptoco lurraren gainera.

8. Bada Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Othoitz çaçue Jauna iguelac ken detzan ni ganic eta ene populua ganic: eta populua utzico dut Jaunari sacrificio eguitera.

9. Eta Moisec ihardetsi cioen Faraoni: Berez diçadaçu eguna ceinetan othoitz eguinen baitut çuretzat, eta çure cerbitzari eta çure populuarençat, iguelac urrun diten çutaric, eta çure etchetic, eta çure cerbitzarietaric eta çure populutic: eta hibaiean baicic ez ditecen gueldi.

10. Hunec ihardetsi çuen: Bihar. Eta Moisec erran cioen: Çuc galdatua eguinen dut, jaquin deçaçun ez dela gure Jainco Jauna beçalacoric.

11. Eta iguelec guibel eguinen dute çu ganic, eta çure etchetic, eta çure cerbitzarien eta çure populuaren ganic: eta bakarric gueldituco dira hibaiean.

12. Beraz Moise eta Aaron ilki ciren Faraonen ganic: eta Jaunari oihu eguin çuen Moisec Faraoni iguelen gainean eguin cioen aguinça gatic.

13. Eta Jaunac eguin içan çuen Moisen hitzaren arabera: eta etcheetaco, hirietaco eta bazterretaco iguelac hil içan ciren.

14. Eta bildu cituzten ikaragarrico metetan, eta lurra usteldu cen.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 8