Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 8:29-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Eta Moisec ihardetsi cioen: Çure ganic ilki-eta, othoitz eguinen diot Jaunari: eta bihar uliac guibel eguinen du Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bainan ez engana guehiago, populua ez uzteco Jaunari sacrificatzera.

30. Eta Faraonen ganic ilkiric; Moisec othoitz eguin cioen Jaunari.

31. Jaunac onhetsi çuen haren hitza, eta uliac kendu cituen Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bat bakarra ere etzen guelditu.

32. Bainan Faraonec dorphetu çuen bere bihotza, hala non aldi hartan ere ez baitzuen utzi populua.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 8