Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 8:23-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta cedarri bat eçarrico diat ene populuaren eta hire populuaren artean: bihar içanen da sendagaila hori.

24. Eta Jaunac hala eguin çuen. Eta uliqueta gaixtoena ethorri cen Faraonen eta haren cerbitzarien etcheetara, eta Eguiptoco lur gucira: eta uli molde hortaz lurra usteldua içan cen.

25. Eta Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Çoazte eta çuen Jaincoari sacrifica çaçue lur huntan.

26. Eta Moisec ihardetsi cioen: Ez daite hola eguin: ecen Eguiptoarrençat icigarri dira guc imolatzen ditugunac; Eguiptoarrec adoratzen dituztenac hilcen baditugu beguien aitzinean, harrica phorrocaturen gaituzte.

27. Hirur egunen bidean sarthuco gare mortuan: eta sacrificatuco diogu gure Jainco Jaunari, manatu darocun beçala.

28. Eta Faraonec erran çuen: Utzico çaituztet çuen Jainco Jaunari mortuan sacrificatzera: ez ordean goan urrunago, othoitz eguiçue enetzat.

29. Eta Moisec ihardetsi cioen: Çure ganic ilki-eta, othoitz eguinen diot Jaunari: eta bihar uliac guibel eguinen du Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bainan ez engana guehiago, populua ez uzteco Jaunari sacrificatzera.

30. Eta Faraonen ganic ilkiric; Moisec othoitz eguin cioen Jaunari.

31. Jaunac onhetsi çuen haren hitza, eta uliac kendu cituen Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bat bakarra ere etzen guelditu.

32. Bainan Faraonec dorphetu çuen bere bihotza, hala non aldi hartan ere ez baitzuen utzi populua.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 8