Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 8:20-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Jaunac berriz erran cioen Moisi: Jaiqui çaite argui-cirrintatic, eta çaudeci Faraonen bidean: ecen urera ilkico da, eta erroçu: Hau dio Jaunac: Populua utzac niri sacrificio baten eguitera.

21. Baldinetaria uzten ez baduc, huna non igorrico dudan hitara, eta hire cerbitzari, eta hire populu, eta hire etcheetara cer-nahi uli: eta uli mota guciez betheco dira Eguiptoarren etcheac, eta hequiec içanen diren lurra oro.

22. Eta egun hartan miresteco gauça eguinen diat Jefengo lurrean, ceinetan baita ene populua, han uliric içanen ez baita: eta jaquin deçacan ni naicela Jauna lurraren erdian.

23. Eta cedarri bat eçarrico diat ene populuaren eta hire populuaren artean: bihar içanen da sendagaila hori.

24. Eta Jaunac hala eguin çuen. Eta uliqueta gaixtoena ethorri cen Faraonen eta haren cerbitzarien etcheetara, eta Eguiptoco lur gucira: eta uli molde hortaz lurra usteldua içan cen.

25. Eta Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Çoazte eta çuen Jaincoari sacrifica çaçue lur huntan.

26. Eta Moisec ihardetsi cioen: Ez daite hola eguin: ecen Eguiptoarrençat icigarri dira guc imolatzen ditugunac; Eguiptoarrec adoratzen dituztenac hilcen baditugu beguien aitzinean, harrica phorrocaturen gaituzte.

27. Hirur egunen bidean sarthuco gare mortuan: eta sacrificatuco diogu gure Jainco Jaunari, manatu darocun beçala.

28. Eta Faraonec erran çuen: Utzico çaituztet çuen Jainco Jaunari mortuan sacrificatzera: ez ordean goan urrunago, othoitz eguiçue enetzat.

29. Eta Moisec ihardetsi cioen: Çure ganic ilki-eta, othoitz eguinen diot Jaunari: eta bihar uliac guibel eguinen du Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bainan ez engana guehiago, populua ez uzteco Jaunari sacrificatzera.

30. Eta Faraonen ganic ilkiric; Moisec othoitz eguin cioen Jaunari.

31. Jaunac onhetsi çuen haren hitza, eta uliac kendu cituen Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bat bakarra ere etzen guelditu.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 8