Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 7:7-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bada Moisec lau hogoi urthe cituen eta Aaronec lau hogoi eta hirur Faraoni minçatu cirenean.

8. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni:

9. Faraonec erranen darotzuetenean: Erakuts diaztatzue seinaleac, çuc, Moise, erroçu Aaroni: Har çaçu çure cigorra, eta arthicaçu Faraonen aitzinean, eta cigorra sugue bilhacatuco da.

10. Moise eta Aaron goan ciren beraz Faraonen aitzinera, eta eguin çuten Jaunac manatu içan cioten beçala; eta Aaronec hartu çuen cigorra Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean, eta sugue bilhacatu cen.

11. Bainan Faraonec deithu cituen bere jaquinac eta sorguinqueria eguileec: eta hauquiec ere orobat eguin çuten Eguiptoco sorguinqueria eta jaquitate ixilen bidez.

12. Arthiqui cituzten beren cigorrac, ceinac sugue bilhacatu baitziren: bainan Aaronen cigorrac hequienac iretsi cituen.

13. Eta Faraonen bihotza gogortu cen, eta etzituen ençun, Jaunac manatu içan çuen beçala.

14. Bada, Jaunac erran cioen Moisi: Dorphetua da Faraonen bihotza, ez du populua goatera utzi nahi.

15. Çoaci goicetic haren gana: hara non atheraco den urera: eta egonen çare haren bidean hibaia bazterrean: eta escuan har çaçu sugue bilhacatu içan den cigorra.

16. Eta erranen dioçu Faraoni: Hebrearren Jainco Jaunac igorri nau çu gana, dioelaric: Utzac ene populua, mortuan niri sacrificio eguitera; eta orai arteo ez duc nahi içan ençun.

17. Hau dio beraz Jaunac: Huntaric jaquinen duc Jauna naicela: huna non joco dudan escuan dudan cigorraz hibaieco ura, eta odoletara bihurturen da.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 7