Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 7:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Huna non eçarri çaitudan Faraonen Jainco: eta çure anaia Aaron içanen da çure profeta.

2. Çuc hari erranen diozcatzu nic çuri manatu guciac: eta hura minçatuco da Faraoni, utz ditzan bere lurretic Israelgo semeac.

3. Bainan nic gogortuco dut haren bihotza, eta bat-bercearen gainzca eguinen ditut ene sendagailac eta ikuscariac Eguiptoco lurrean.

4. Eta Faraonec etzaituztete ençunen: eta hedatuco dut ene besoa Eguiptoaren gainera, eta atheratuco ditut Eguiptoco lurretic erabaqui gogorrenez ene armada eta populua, Israelgo semeac.

5. Eta Eguiptoarrec jaquinen dute ni naicela Jauna, ene escua hedatu dudana Eguiptoaren gainera, eta hequien erditic Israelgo semeac atheratu ditudana.

6. Moisec beraz eta Aaronec nola manatu baitzuen Jauna, hala eguin çuten.

7. Bada Moisec lau hogoi urthe cituen eta Aaronec lau hogoi eta hirur Faraoni minçatu cirenean.

8. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni:

9. Faraonec erranen darotzuetenean: Erakuts diaztatzue seinaleac, çuc, Moise, erroçu Aaroni: Har çaçu çure cigorra, eta arthicaçu Faraonen aitzinean, eta cigorra sugue bilhacatuco da.

10. Moise eta Aaron goan ciren beraz Faraonen aitzinera, eta eguin çuten Jaunac manatu içan cioten beçala; eta Aaronec hartu çuen cigorra Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean, eta sugue bilhacatu cen.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 7