Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 6:9-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Moisec beraz guciac kondatu ciozcaten Israelgo semeei: hauquiec etzuten onhetsi, beren gogoco hesturaren eta hunen gogorraren ariaz.

10. Eta Jauna minçatu citzaioen Moisi, cioelaric:

11. Aguer çaite eta minça Faraon Eguiptoco erregueri, bere lurretic utz ditzan Israelgo semeac.

12. Moisec ihardetsi çuen Jaunaren aitzinean: Huna non Israelgo semeec ez nauten ençuten: eta nola ençunen nau. Faraonec, ni guciz ezpainac ebaqui gabeac ditudana?

13. Eta Jauna minçatu citzaioten Moisi eta Aaroni, eta manu eguin cioten goan citecen Israelgo semeen gana, eta Faraon Eguiptoco erregueren gana, Israelgo semeac ilkiarazteco Eguiptoco lurretic.

14. Hauquiec dira etchetaco buruçaguiac, familiaca: Israelen seme çaharren Errubenen semeac: Henoc eta Phalu, Helion eta Carmi: Horra Errubenenganicaco adarrac.

15. Simeonen semeac: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jaquin, eta Sohar, eta Saul, cananear emazte baten semea: horra Simeonen umeac.

16. Eta hauquiec dira Lebiren semeen icenac eta ondoregoen buruac: Jerson, eta Caath eta Merari. Bada Lebiren bicico urtheac içan ciren seietan hogoi eta hamaçazpi.

17. Jersonen semeac: Lobni eta Semei ondorego buruac.

18. Caathen semeac: Amram eta Isaar, eta Hebron eta Ociel. Caathen bicico urtheac ere içan ciren seietan hogoi eta hamar.

19. Merarien semeac: Moholi eta Musi: horiec dira Lebirenganicaco ethorquiac familiaca.

20. Bada Amramec emaztetzat hartu çuen Jocabed, bere cusi lehena, ceinac eman baitziozcan Aaron eta Moise. Amramen bicico urtheac içan ciren seietan hogoi eta hamaçazpi.

21. Isaarren semeac ere: Core, eta Nepheg, eta Cecri.

22. Ocielen semeac ere: Misael, eta Elisaphan eta Sethri.

23. Bada, Aaronec emaztetzat hartu çuen Eliçabeth Aminadaben alaba, Nahasonen arreba, ceinac eman baitziozcan Nadab, eta Abiu, eta Eleaçar, eta Ithamar.

24. Coeeen semeac ere: Aser eta Elcana, eta Abiafaph: horra Coretarren iraulguiac.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 6