Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 6:17-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Jersonen semeac: Lobni eta Semei ondorego buruac.

18. Caathen semeac: Amram eta Isaar, eta Hebron eta Ociel. Caathen bicico urtheac ere içan ciren seietan hogoi eta hamar.

19. Merarien semeac: Moholi eta Musi: horiec dira Lebirenganicaco ethorquiac familiaca.

20. Bada Amramec emaztetzat hartu çuen Jocabed, bere cusi lehena, ceinac eman baitziozcan Aaron eta Moise. Amramen bicico urtheac içan ciren seietan hogoi eta hamaçazpi.

21. Isaarren semeac ere: Core, eta Nepheg, eta Cecri.

22. Ocielen semeac ere: Misael, eta Elisaphan eta Sethri.

23. Bada, Aaronec emaztetzat hartu çuen Eliçabeth Aminadaben alaba, Nahasonen arreba, ceinac eman baitziozcan Nadab, eta Abiu, eta Eleaçar, eta Ithamar.

24. Coeeen semeac ere: Aser eta Elcana, eta Abiafaph: horra Coretarren iraulguiac.

25. Bada, Eleaçar, Aaronen semeac emaztetzat hartu çuen Phutielen alabetaric: ceinac eman baitzioen Phinees; horra Lebitarren familietaco buruçaguiac beren iraulguien arabera.

26. Aaron eta Moise dira Jaunac manatu cituenac, Eguiptoco lurretic eramateco Israelgo semeac cein bere andanetan.

27. Honec dira Eguiptoco erregue Faraoni minçatzen direnac, Israelgo semeac Eguiptotic eramateco, Moise eta Aaron dira,

28. Jauna Moisi minçatu cen egunean, Eguiptoco lurrean.

29. Eta Moisi minçatu cen Jauna, cioelaric: Nic Jaunac: erroçotzu Faraoni nic çuri erraten darozquitzudan guciac.

30. Eta Moisec erran çuen Jaunaren aitzinean: Huna non naicen ezpain ebaquigabe bat, nola ençunen nau Faraonec?

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 6