Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 6:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Orai ikusico duçu cer eguitera nohan Faraoni: ecen escu hazcarrac utzaracico dioizqui, eta bere lurretic escu indardunera emanen ditu.

2. Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric: Ni naiz Jauna,

3. Abrahami, Isaaqui eta Jacobi aguertu natzaiotena, Jainco guciz-ahaldua beçala: eta Adonai ene icena ez diotet eçagutaraci.

4. Eta hequiequin batasun eguin içan dut, hequiei ematecotzat Canaango lurra, beren erromeriaco lurra, ceinetan arrotz beçala egon içan baitira.

5. Ençun dut nic Israelgo semeen auhena, ceinetaz hestutu baitituzte Eguiptoarrec: eta orhoitu naiz ene patuaz.

6. Aria hortaz erroçute Israelgo semeei: Ni naiz Jauna, Eguiptoarren presondeguitic atheratuco, eta gathibutasunari itzurico çaituztedana, eta ene besoaren hazcarraz eta erabaquien handiaz berrerosiren çaituztedana.

7. Eta hartuco çaituztet ene populutzat, eta içanen naiz çuen Jaincoa: eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna Eguiptoarren presondeguitic athera çaituztedana,

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 6