Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 5:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero Moise eta Aaron goan ciren Faraonen aitzinera, eta erran cioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Utzac ene populua mortuan sacrificio eguitera.

2. Bainan hunec ihardetsi çuen: Nor da Jauna, nic haren boça ençuteco, eta Israel uzteco? Ez dut Jaunic eçagutzen, eta ez dut Israel utzico.

3. Eta erran cioten: Hebrearren Jaincoac deithu gaitu, goan gaitecen hirur egunen bidean mortuan, eta sacrifica deçogun gure Jainco Jaunari: beldurrez içurriac edo ezpatac jaçar diçaguten.

4. Eguiptoco erreguec erran cioten: Moise eta Aaron, certaco harrotzen duçue populua bere lanetaric? çoazte çuen eguitecoetara.

5. Eta Faraonec erran çuen: Populu hori berhatua da: ikusten duçue osteac goiti eguin duela: cembatez guehiago bere nequeetaric hatsarte ematen badioçuete.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 5