Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 4:9-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Baldin bi seinale horiei ez balute ere sinheste eman nahi, eta ez baleçate ençun çure boça: har çaçu ibaietic ura, eta ixur çaçu leihorrera, eta ibaietic athera duqueçun gucia, odol bilhacatuco da.

10. Moisec erran çuen: Othoi, Jauna, ez atzotic, ez herenegundic ez naiz hizdun eder: eta çure cerbitzariari minçatu çarenaz gueroztic trabatuago eta uzcurrago dut mihia,

11. Jaunac erran cioen: Norc eguin du guiçonaren ahoa? edo norc eguin ditu mutua eta gorra, arguia eta itsua? Ez othe naiz ni hura?

12. Çoaz beraz, eta ni içanen naiz çure ahoan: nic irakatsico darotzut cer erran behar duqueçun.

13. Eta harec ihardetsi çuen: Othoi, Jauna, igor çaçu igorri behar duçuna.

14. Moisen alderat samurturic, Jaunac erran cioen: Badaquit çure anaia Aaron lebitarra hizdun eder dela: horra non bera atheratzen çaitzun bidera, eta çu ikustearequin boztuco da bihotzez.

15. Minça çaquizco, eta eçar çatzu ene solasac haren ahoan: eta ni içanen naiz haren ahoan eta çurean, eta erakutsico darotzuet cer duçuen eguiteco.

16. Çure orde hura minçatuco da populuari, eta çure ahoa içanen da: eta çu içanen çaquizco hari Jaincoari dagoquioten gaucetan.

17. Har ere çaçu escuan cigor hori, ceinetaz sendagailac eguinen baitituçu.

18. Moise goan cen, eta itzuli bere aitaguinarreba Jethroren gana, eta erran cioen: Goanen naiz eta bihurtuco Eguiptora ene anaietara, ikustera hea bici diren oraino. Jethroc ihardetsi cioen: Çoaz baquean.

19. Jaunac erran cioen beraz Moisi Madian-herrian: Çoaz, eta itzul çaite Eguiptora; ecen hilac dira çure biciaren ondoan çabilçan guciac.

20. Moisec beraz hartu cituen bere emaztea eta semeac, eta eçarri cituen asto baten gainean, eta bihurtu cen Eguiptora, Jaincoaren cigorra escuan.

21. Eta Eguiptora bihurcen celaric, Jaunac erran cioen: Orhoit çaite Faraonen aitzinean eguitera çure escuan eçarri ditudan ikuscari guciac: gogortuco dut nic haren bihotza, eta populua ez du goatera utzico.

22. Eta erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Israel da ene seme çaharrena.

23. Nic hiri erran içan daroat: Utzac ene semea, cerbitza neçançat; eta hic ez duc nahi içan utzi: huna nic non hilen dudan hire seme çaharrena.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 4