Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 4:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta Jaunac erran cioen: Heda çaçu escua, eta loth çaquitzo buztanetic. Hedatu çuen, eta atchiqui, eta cigor bilhacatua içan cen.

5. Sinhets deçaten, cioen Jaunac, aguertu çaitzula hequien arbasoen Jainco Jauna, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa.

6. Eta berriz Jaunac erran cioen: Eçar çaçu çure escua golkoan. Golkoan sarthu ondoan, atheratu çuen leguenez betheric, elhurrez beçala.

7. Berriz ere erran cioen: Itzul çaçu çure escua golkora. Bihurtu çuen eta bigarren aldian atheratu, eta gaineraco haraguiac beçala cen.

8. Ez baçaituzte sinhesten, cioen, eta ez badute ençuten lehembicico seinalearen solasa, sinhetsico dute ondoco seinalearen hitza.

9. Baldin bi seinale horiei ez balute ere sinheste eman nahi, eta ez baleçate ençun çure boça: har çaçu ibaietic ura, eta ixur çaçu leihorrera, eta ibaietic athera duqueçun gucia, odol bilhacatuco da.

10. Moisec erran çuen: Othoi, Jauna, ez atzotic, ez herenegundic ez naiz hizdun eder: eta çure cerbitzariari minçatu çarenaz gueroztic trabatuago eta uzcurrago dut mihia,

11. Jaunac erran cioen: Norc eguin du guiçonaren ahoa? edo norc eguin ditu mutua eta gorra, arguia eta itsua? Ez othe naiz ni hura?

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 4