Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 4:22-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Israel da ene seme çaharrena.

23. Nic hiri erran içan daroat: Utzac ene semea, cerbitza neçançat; eta hic ez duc nahi içan utzi: huna nic non hilen dudan hire seme çaharrena.

24. Eta bidean celaric, Jauna atheratu citzaioen ostatu batera, eta semea hil nahi cioen.

25. Seforac hartu çuen berehala harri bat çorrotzenetaric, eta ingurebaqui çuen bere semearen buztan-mocoa, eta uquitu cituen Moisen çangoac eta erran cioen: Odoletaco senhar bat çaizquit.

26. Eta utzi içan çuen, erran ondoan: Odoletaco senharra, ingurebaquiaren ariaz.

27. Bada, Jaunac erran cioen Aaroni: Çoaci Moisen bidera mortura. Hau goan cen bidera Jaincoaren mendira, eta eman cioen musu.

28. Eta Moisec Aaroni kondatu ciozcan Jaunaren hitz guciac, ceinetaz igorri içan baitzuen, eta manatu ciozquien sendagailac.

29. Eta elkarrequin ethorri ciren, eta bildu cituzten Israelgo semeetaco çaharrac.

30. Eta Aaronec erran cioizquiten Jaunac Moisi erran solas guciac: eta sendagailac eguin cituen populuaren aitzinean,

31. Eta populuac sinheste eman çuen. Eta eçagutu çuten Jauna ethorri içan cela Israelgo semeen ikustera, eta beguiratu cioela hequien atsecabeari: eta lurrera eroriric adoratu çuten.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 4