Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 4:10-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Moisec erran çuen: Othoi, Jauna, ez atzotic, ez herenegundic ez naiz hizdun eder: eta çure cerbitzariari minçatu çarenaz gueroztic trabatuago eta uzcurrago dut mihia,

11. Jaunac erran cioen: Norc eguin du guiçonaren ahoa? edo norc eguin ditu mutua eta gorra, arguia eta itsua? Ez othe naiz ni hura?

12. Çoaz beraz, eta ni içanen naiz çure ahoan: nic irakatsico darotzut cer erran behar duqueçun.

13. Eta harec ihardetsi çuen: Othoi, Jauna, igor çaçu igorri behar duçuna.

14. Moisen alderat samurturic, Jaunac erran cioen: Badaquit çure anaia Aaron lebitarra hizdun eder dela: horra non bera atheratzen çaitzun bidera, eta çu ikustearequin boztuco da bihotzez.

15. Minça çaquizco, eta eçar çatzu ene solasac haren ahoan: eta ni içanen naiz haren ahoan eta çurean, eta erakutsico darotzuet cer duçuen eguiteco.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 4