Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 4:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ihardestean Moisec erran çuen: Ez darotate sinheste emanen, eta ez dute ene boça ençunen, bainan erranen dute: Etzaic aguertu Jauna.

2. Jaunac erran cioen beraz: Cer da escuan duçun hori? Ihardetsi çuen: Cigorra.

3. Eta Jaunac erran cioen: Arthic çaçu lurrera. Arthiqui çuen, eta sugue bilhacatua içan cen, hala non Moisec ihesari eman baitzuen.

4. Eta Jaunac erran cioen: Heda çaçu escua, eta loth çaquitzo buztanetic. Hedatu çuen, eta atchiqui, eta cigor bilhacatua içan cen.

5. Sinhets deçaten, cioen Jaunac, aguertu çaitzula hequien arbasoen Jainco Jauna, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa.

6. Eta berriz Jaunac erran cioen: Eçar çaçu çure escua golkoan. Golkoan sarthu ondoan, atheratu çuen leguenez betheric, elhurrez beçala.

7. Berriz ere erran cioen: Itzul çaçu çure escua golkora. Bihurtu çuen eta bigarren aldian atheratu, eta gaineraco haraguiac beçala cen.

8. Ez baçaituzte sinhesten, cioen, eta ez badute ençuten lehembicico seinalearen solasa, sinhetsico dute ondoco seinalearen hitza.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 4