Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 3:15-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Jaincoac erran cioen Moisi berriz: Hau erranen dioçute Israelen semeei: Çuen arbasoen Jainco Jaunac, Abrahamen Jaincoac, Isaaquen Jaincoac, eta Jacoben Jaincoac igorri nau çuetara: hori da bethicotzat ene icena, eta hori da ene orhoitquiçuna mendeen mendetaco.

16. Çoaci, eta bil çatzu Israelgo çaharrac eta erroçute: Çuen arbasoen Jainco Jauna aguertu çait niri, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa, dioelaric: Ene beguiz ikustera ethorri natzaitzue, eta ihcusi ditut Eguiptoan guerthatu çaizquitzuen guciac.

17. Eta minçatu naiz çuen Eguiptoco atsecabetic athera çaitzatedan Cananearren, eta Hethearren, eta Amorhearren, eta Pherecearren, eta Hebearren, eta Jebusarren lurrera, esne eta ezti darioen lurrera.

18. Eta ençunen dute çure boça: eta goanen çarete çu eta Israelgo çaharrac Faraonen aitzinera, eta erranen dioçu: Hebrearren Jainco Jaunac deithu gaitu: hirur egunen bidean goanen gure mortura, gure Jainco Jaunari imolatzera.

19. Bainan badaquit nic Eguiptoco erreguec etzaituztela goatera utzico, beso hazcarraren bidez ezpada.

20. Hedatuco dut ecen ene escua, eta Eguiptoa joco du ene sendagaila orotan, ceinac eguinen baititut heclen erdian: utziren çaituztete guero.

21. Eta Eguiptoarren aitzinean emanen diot populu hari ene gracia: eta ilkitzen çaiztenean, etzarete hutsic atheratuco.

22. Bainan emaztequiac galdeguinen dioizqui bere hauçoari eta bere etchecandreari cilharrezco eta urhezco unciac, eta soinecoac: eta hequiec eçarrico dituçue çuen seme-alaben bizcarrean, eta Eguiptoa bilucico duçue.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 3